Durangaldeko haur eta gaztetxoak haziz eta heziz
Durangaldeko haur eta gaztetxoak hazteko eta hezteko eskolaz kanpoko zerbitzua eskaintzen duen akademia gara.
Lehen Hezkuntzako ikasleei ikasketetan hobetzeko zein aisialdi hezitzailean laguntzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu: errefortzu eskolak eta eskolaz kanpoko ekintzak.
Hezitzaile talde gaztea gara. Titulatua eta profesionala. Gertukoak eta inplikatuak. Bertakoak gara. Eskualdearen ezagutza handia dugu. Durangon gaude eta Durangaldean eragin nahi dugu.




Errefortzu eskolak
Ikasketetan behar duten laguntza zerbitzu akademikoa eskaintzen diegu ikasleei Durangon. Arreta profesional pertsonalizatua da gurea. Gertukoa. Klase partikularrek, hizkuntzek eta ikastaroek osatzen dute gure eskaintza.


Eskolaz kanpoko ekintzak
Aisialdirako uneak eta guneak berezibiziko garrantzia dute haurren eta gaztetxoenen garapenean. Betsaiden pertsonak erdigunean dituzten jarduera anitzak eskaintzen ditugu: multikirolak, streetdance, xakea, marrazketa, ingelesa, psikomotrizitatea…
Gurekin lan egin nahi duzu?
Zureskolan lan egin nahi baduzu bidali zure kurrikuluma eta zurekin harremanetan ipiniko gara.

